Foro
Este foro pretende ser un lugar de encuentro donde dialogar, discutir e
informar sobre todo aquello que interesa al ajedrez navarro
Los Administradores del sitio se reservan el privilegio de eliminar a su
discreción aquellos posts que insulten, denigren o no cumplan unas mínimas
normas de cortesía. Clubajedrezorvina.com no se hace responsable de ninguno de
los comentarios posteados.
|
|
Joseba Otano
Posts: 925
|
 |
|
SAN BALENTIN BERRIO-OCHOA IX. LEHIAKETA, ELORRION: SAL GARAILE ETA MIKEL GUREA BIGARREN.
Posted: 13 jul 10 21:42
|
SAN BALENTIN BERRIO-OCHOA TALDEKAKO XAKE AZKARREKO IX. LEHIAKETA. (2010eko uztailaren 10ean jokatua).
Larunbat arratsaldean jokatutako Torneo honetan 4 jokalariko 16 taldek parte hartu zuten, 5 minutuko partida azkarretan, Liga moduan. Elorrion (Bizkaia) jokatu zen.
XIII. Euskal Zirkuiturako baliagarria izan zen Torneoa.
Elorrioko Zaldi Baltza Xake Taldeak antolatu zuen, Elorrioko Udala, Mendraka Txakolina upategia, Euskadiko Kutxa, Iturrizoro Elkartea eta La Caixaren babesarekin.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) (Logroño, Espainia) – 45’5 puntu. 2) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 44’5 puntu. 3) Portugalete (Bizkaia) – 44’5 puntu. 4) Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia) – 41 puntu. 5) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 38’5 puntu. 6) Abadiño (Bizkaia) – 34 puntu. 7) Eibar (Gipuzkoa) – 32 puntu. 8) Tolosa (Gipuzkoa) – 28’5 puntu. 9) Zornotza (Bizkaia) – 28 puntu. 10) Santurtzi (Bizkaia) – 27’5 puntu. 11) Getxo (Bizkaia) – 27 puntu. 12) Larrasoloeta (Durango, Bizkaia) – 25’5 puntu. 13) Castro Urdiales – 23’5 puntu. 14) Anbotoko Dama (Elorrio, Bizkaia) – 18’5 puntu. 15) Ondarroa (Bizkaia) – 18 puntu. 16) Elorrio Xake Eskola (Elorrio, Bizkaia) – 4 puntu.
EUSKAL ZIRKUITURAKO PUNTUAK.
1) Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) (Logroño, Espainia) – 12 puntu. 2) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 10 puntu. 3) Portugalete (Bizkaia) – 8 puntu. 4) Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia) – 7 puntu. 5) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 6 puntu. 6) Abadiño (Bizkaia) – 5 puntu. 7) Eibar (Gipuzkoa) – 4 puntu. 8) Tolosa (Gipuzkoa) – 3 puntu. 9) Zornotza (Bizkaia) – 2 puntu. 10) Santurtzi (Bizkaia) – Puntu bat. 11) Getxo (Bizkaia) – Puntu bat. 12) Larrasoloeta (Durango, Bizkaia) – Puntu bat. 13) Castro Urdiales – Puntu bat. 14) Ondarroa (Bizkaia) – Puntu bat.
LEHENENGO HIRUREN ARTEAN, PUNTU BATEKO ALDEA.
Berdintasun handia izan zen lehenengo hiru sailkatuen artean. Puntu bateko abantaila atera zien Errioxako SAL taldeak Mikel Gurea eta Portugalete taldeei.
Mikel Gureak hirugarren txandan Portugaleteri 1-3 irabazi zionez, bigarren postua bereganatu zuen, puntuz berdinduta amaitu baitzuten.
Talde antolatzaileak 3 talde atera zituen: Laugarren, hamalaugarren eta hamaseigarren geratu ziren.
Sociedad Ajedrecística Logroñesa, Mikel Gurea eta Portugalete taldeek garaikurra irabazi zuten, lehenengo hirurak izan zirelako.
Bai talde horietako kideek, bai laugarren eta bosgarren sailkatutako taldeetakoek (Zaldi Baltza eta Zuri Baltza izan ziren) Mendraka Txakolina botila bana jaso zuten, Elorrioko Mendraka Txakolina upategiak opari gisa emandakoa.
Nahi izan zuten parte hartzaileek lagun artean afaldu zuten Lagun-Toki Elkartean. Iturrizoro Elorrioko Elkartearen laguntzarekin.
Elorrio herri polit honetan SALek lortutako bigarren titulua da. Horrela, Elorrioko Zaldi Baltzarekin parekatuta geratu da tituluetan.
TORNEO HONEN HISTORIA.
2002. urtean. I. edizioan: Eibar (Gipuzkoa), garaile. 2003. urtean. II. edizioan: Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa), garaile. 2004. urtean. III. edizioan: Ermuarrak (Ermua, Bizkaia), garaile. 2005. urtean. IV. edizioan: Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) (Logroño, Espainia), garaile. 2006. urtean. V. edizioan: Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia), garaile. 2007. urtean. VI. edizioan: Oviedo’93 (Oviedo, Espainia), garaile. 2008. urtean. VII. edizioan: Santurtzi (Bizkaia), garaile. 2009. urtean. VIII. edizioan: Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia), garaile. 2010. urtean. IX. edizioan: Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) (Logroño, Espainia), garaile.
PALMARESA.
1) Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) (Logroño, Espainia) – 2 titulu. 2) Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia) – 2 titulu. 3) Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – Titulu bat. 4) Eibar (Gipuzkoa) – Titulu bat. 5) Ermuarrak (Ermua, Bizkaia) – Titulu bat. 6) Oviedo’93 (Oviedo, Espainia) – Titulu bat. 7) Santurtzi (Bizkaia) – Titulu bat.
2010-07-10.
Iturria: “www.ajedrezvasco.com” eta Elorrioko Zaldi Baltza Xake Taldearen webgunea.
OHARRA.
Hauexek izan ziren Mikel Gurearen emaitzak:
Getxo – Mikel Gurea: 0-4. Mikel Gurea – Tolosa: 3-1. Portugalete – Mikel Gurea: 1-3. Mikel Gurea – Larrasoloeta: 3’5-0’5. Castro – Mikel Gurea: 1’5-2’5. Mikel Gurea – Eibar: 3-1. Ondarru – Mikel Gurea: 0’5-3’5. Mikel Gurea – Zornotza: 2-2. Abadiño – Mikel Gurea: 2-2. Mikel Gurea – Anbotoko Dama: 4-0. Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) – Mikel Gurea: 2-2. Mikel Gurea – Zuri Baltza: 2’5-1’5. Zaldi Baltza – Mikel Gurea: 2’5-1’5. Mikel Gurea – Elorrio Xake Eskola: 4-0. Santurtzi – Mikel Gurea: 0-4.
Mikel Gureako jokalarien portzentaiak hauexek izan ziren:
Adrian Leranoz Zabalza: 15etik 11 (% 73’33). David Arjol Etxeberria: 15etik 12’5 (% 83’33). Mikel Razkin Fraile: 15etik 11 (% 73’33). Joseba Otano Villanueva: 15etik 10 (% 66’67).
|
|
|
|
|