Foro
Este foro pretende ser un lugar de encuentro donde dialogar, discutir e
informar sobre todo aquello que interesa al ajedrez navarro
Los Administradores del sitio se reservan el privilegio de eliminar a su
discreción aquellos posts que insulten, denigren o no cumplan unas mínimas
normas de cortesía. Clubajedrezorvina.com no se hace responsable de ninguno de
los comentarios posteados.
|
|
Joseba Otano
Posts: 925
|
 |
|
LEIOAKO IV. XAKE TXAPELKETA: ALTZAGA GARAILE ETA MIKEL GUREA BOSGARREN.
Posted: 15 jul 10 21:37
|
LEOIAKO IV. XAKE TXAPELKETA. (2010eko ekainaren 26an jokatua).
Larunbatean jokatutako Torneo honetan 4 jokalariko 12 taldek parte hartu zuten, 5 minutuko partida azkarretan, Liga moduan. Leioan (Bizkaia) jokatu zen.
XIII. Euskal Zirkuiturako baliagarria izan zen Torneoa.
Leioako Altzaga Xake Kirol Elkarteak antolatu zuen.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Altzaga A (Leioa, Bizkaia) – 35 puntu. 2) Erandio A (Bizkaia) – 32 puntu. 3) Calasanz (Gasteiz, Araba) – 31 puntu. 4) Santurtzi (Bizkaia) – 30 puntu. 5) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 26’5 puntu. 6) Portugalete (Bizkaia) – 24’5 puntu. 7) Getxo (Bizkaia) – 22’5 puntu. 8) Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia) – 20’5 puntu. 9) Salcedo (Kantabria, Espainia) – 17’5 puntu. 10) Itza Zaldi (Elorrio, Bizkaia) – 10’5 puntu. 11) Altzaga B (Leioa, Bizkaia) – 9’5 puntu. 12) Erandio B (Bizkaia) – 7 puntu.
EUSKAL ZIRKUITURAKO PUNTUAK.
1) Altzaga A (Leioa, Bizkaia) – 12 puntu. 2) Calasanz (Gasteiz, Araba) – 10 puntu. 3) Santurtzi (Bizkaia) – 8 puntu. 4) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 7 puntu. 5) Portugalete (Bizkaia) – 6 puntu. 6) Getxo (Bizkaia) – 5 puntu. 7) Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia) – 4 puntu. 8) Salcedo (Kantabria, Espainia) – 3 puntu.
ETXEKO TALDE GAZTEA NAGUSI.
Leioako Altzaga taldea xakelari gazteez osatua dago (etorkizun handia dutenak). Horrexegatik, Euskal Ligako Lehenengo Mailan paper ona egin zuten, mantentzea ozta-ozta lortu bazuten ere.
Torneo honetan Erandio A, Calasanz eta Santurtzi izan ziren bere aurkari nagusiak, baina 3, 4 eta 5 puntura geratu ziren. Mikel Gurea eta Portugalete sailkatu ziren ondoren. Euskal Zirkuiturako lehian puntuak lortzea izan zuten jomuga talde gehienek (Erandio ez dago Zirkuituan). Beraz, ahalik eta gehien saiatu ziren aipatutako taldeak.
Jokalariek bazkaltzeko aukera izan zuten Batzokian.
TORNEO HONEN HISTORIA.
2009. urtean. III. edizioan: Santurtzi (Bizkaia), garaile. 2010. urtean. IV. edizioan: Altzaga (Leioa, Bizkaia), garaile.
2010-06-26.
Iturria: “www.ajedrezvasco.com” webgunea.
OHARRA.
Pedro Forjan Jimenez, Aritz Idiazabal Troyas, Aitor Martinez Ayesa eta Mikel Razkin Fraile jokalariek osatu zuten Mikel Gurea taldea.
|
|
|
|
|