Foro
Este foro pretende ser un lugar de encuentro donde dialogar, discutir e
informar sobre todo aquello que interesa al ajedrez navarro
Los Administradores del sitio se reservan el privilegio de eliminar a su
discreción aquellos posts que insulten, denigren o no cumplan unas mínimas
normas de cortesía. Clubajedrezorvina.com no se hace responsable de ninguno de
los comentarios posteados.
|
|
Joseba Otano
Posts: 925
|
 |
|
JOKALARI BETERANOEN EUROPAKO XAKE TXAPELKETA IREKIA: VITALY TSESHKOVSKY (ERRUSIA).
Posted: 20 jul 10 22:20
|
JOKALARI BETERANOEN EUROPAKO XAKE TXAPELKETA IREKIA. (2010eko apirilaren 10etik 18ra jokatua).
Tesalonika hiriak 800.000 biztanle ditu. Bere aberastasun artistiko eta arkeologikoa Gizadiaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1988. urtean. Kristo aurreko 316. urte inguruan sortu zen. Beraz, badu historia luzea. Gaur, industri gune garrantzitsua da.
Aris Salonika du kirol talde ezaguna, futbol eta saskibaloian.
Greziako Tesalonika hirian jokatu zen jokalari beteranoen Europako Xake Txapelketa Irekia, bederatzi jardunaldiko sistema suitzarra erabilita. 36 jokalari izan ziren parte hartzaile. Jokalariek 40 jokaldi egin behar zituzten 90 minututan. Partida bukatzeko 30 minutu gehiago zuten gehi 30 segundo jokaldiko.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Vitaly Tseshkovsky (Errusia) (2.549 FIDE elokoa) – 7 puntu. 2) Viktor Kupreichik (Bielorrusia) (2.439) – 6’5 puntu. 3) Gennadij Timoscenko (Eslovakia) (2.495) – 6 puntu. 4) Anatoli Shvedchikov (Errusia) (2.416) – 6 puntu. 5) Viktor Turikov (Errusia) (2.329) – 6 puntu. 6) Nikolai Mishuchkov (Errusia) (2.392) – 6 puntu. 7) Algimantas Butnorius (Lituania) (2.437) – 5’5 puntu. 8) Jan Rooze (Belgika) (2.313) – 5’5 puntu. 9) Stanislav Zhelesny (Errusia) (2.163) – 5 puntu. 10) Clemens Werner (Alemania) (2.333) – 5 puntu. 11) Bent Sorensen (Danimarka) (2.222) – 5 puntu. 12) Nikolai Pushkov (Errusia) (2.487) – 5 puntu. 13) Boris Gruzmann (Errusia) (2.261) – 5 puntu. 14) Helge Gundersen (Norvegia) (2.218) – 5 puntu. 15) Boris Arkhangelsky (Errusia) (2.261) – 5 puntu.
Orotara, 36 jokalari.
TSESHKOVSKYK BERE MAILA ERAKUTSI ZUEN.
Vitaly Tseshkovsky errusiarra 1944. urtean jaio zen. 65 urterekin jokalari beteranoen Europako txapeldun geratu da.
Iaz Georgy Azgamov III. Oroigarria irabazi zuen Tashkent hirian (Uzbekistango hiriburua). Rustam Kasimdzhanov munduko txapeldun ohia hamargarren izan zen orduan.
1986. urtean, 42 urterekin, Sobiet Batasuneko Xake Txapelketa irabazi zuen.
Iaz, Italiako Condino hirian jokalari beteranoen Munduko Xake Txapelketa jokatu zuen. Hirugarren geratu zen Miso Cebalo kroaziarrarren eta Janis Klovans letoniarraren atzetik.
SARIAK.
Vitaly Tseshkovsky lehenengoarentzat: 1.500 euro eta urrezko domina. Viktor Kupreichik bigarrenarentzat: 1.000 euro eta zilarrezko domina. Gennadij Timoscenko hirugarrenarentzat: 600 euro eta brontzezko domina. Anatoli Shvedchikov laugarrenarentzat: 400 euro. Viktor Turikov bosgarrenarentzat: 300 euro. Nikolai Mishuchkov seigarrenarentzat: 200 euro.
2010-04-18.
Iturria: FIDE ren webgunea.
|
|
|
Joseba Otano
Posts: 925
|
 |
|
Re: JOKALARI BETERANOEN EUROPAKO XAKE TXAPELKETA IREKIA: VITALY TSESHKOVSKY (ERRUSIA).
Posted: 25 jul 10 22:06
|
EMAKUMEZKO JOKALARI BETERANOEN EUROPAKO XAKE TXAPELKETA. (2010eko apirilaren 10etik 18ra jokatua).
Greziako Tesalonika hiriak aterpetu zuen Txapelketa hau. Bederatzi jardunaldiko sistema suitzarra erabili zen. 12 jokalari izan ziren parte hartzaile. Jokalariek 40 jokaldi egin behar zituzten 90 minututan. Partida bukatzeko 30 minutu gehiago zuten gehi 30 segundo jokaldiko.
AZKENEKO TXANDAKO EMAITZAK.
Yulia Savinova (Errusia) (1.786) (3’5) – Tamar Khmiadashvili (Georgia) (2.162) (6): 0-1. Elena Fatalibekova (Errusia) (2.259) (6) – Luba Kuznetsova (Errusia) (2.108) (3’5): 0’5-0’5. Swietlana Miednikova (Errusia) (2.177) (4) – Ludmila Saunina (Errusia) (2.288) (5’5): 0’5-0’5. Nataliya Cherniak (Errusia) (1.785) (1’5) – Natalia Titorenko (Errusia) (2.148) (5): 0-1. Tamara Ulyanovskaya (Errusia) (elorik gabe) (0’5) – Nona Gaprindashvili (Georgia) (2.360) (5): 0-1. Irina Kabanova (Errusia) (2.016) (3) – Tamara Sorokina (Errusia) (2.165) (4’5): 0’5-0’5.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Tamar Khmiadashvili (Georgia) (2.162 FIDE elokoa) – 7 puntu. 2) Elena Fatalibekova (Errusia) (2.259) – 6’5 puntu. 3) Ludmila Saunina (Errusia) (2.288) – 6 puntu. 4) Natalia Titorenko (Errusia) (2.148) – 6 puntu. 5) Nona Gaprindashvili (Georgia) (2.360) – 6 puntu. 6) Tamara Sorokina (Errusia) (2.165) – 5 puntu. 7) Swietlana Miednikova (Errusia) (2.177) – 4’5 puntu. 8) Luba Kuznetsova (Errusia) (2.108) – 4 puntu. 9) Yulia Savinova (Errusia) (1.786) – 3’5 puntu. 10) Irina Kabanova (Errusia) (2.016) – 3’5 puntu. 11) Nataliya Chernyak (Errusia) (1.785) – 1’5 puntu. 12) Tamara Ulyanovskaya (Errusia) (elorik gabe) – 0’5 puntu.
TAMAR KHMIADASVILI, USTEKABEKO TXAPELDUNA.
Tamar Khmiadashvili georgiarra 1944. urtean jaio zen. 65 urterekin emakumezko jokalari beteranoen Europako txapelduna geratu zen. Seigarren zerrendaburua zen.
1998., 1999. eta 2003. urteetan munduko emakumezko txapelduna izan zen, beteranoen mailan. Beraz, badaki zer den honelako Txapelketetan irabaztea.
Elena Fatalibekova errusiarrak 62 urte ditu. Europako emakumezko beterano txapeldunordeak ere palmares oparoa dauka. Munduko emakumezko beteranoen txapelduna izan zen 2000., 2001. eta 2004. urteetan. Une honetan munduko txapeldunordea da, maila honetan.
Ludmila Saunina errusiarrak 57 urte ditu. Txapelketa honetako hirugarren sailkatua emakumezko beteranoen munduko txapelduna izan zen 2005. eta 2006. urteetan.
Nona Gaprindashvili 68 urteko georgiarra Torneo honetako galtzaile izan zen. Bosgarren postuak ezin du ase 2009ko azaroan emakumezko beteranoen munduko txapelduna geratu zena. 1995. urtean ere lortu zuen titulu hori. Bost aldiz izan zen adin guztietako emakumezko munduko txapelduna (1962. urtean lehenengo aldiz).
SARIAK.
Tamar Khmiadashvili lehenengoarentzat: 700 euro eta urrezko domina. Elena Fatalibekova bigarrenarentzat: 500 euro eta zilarrezko domina. Ludmila Saunina hirugarrenarentzat: 300 euro eta brontzezko domina.
2010-04-18.
Iturria: FIDE ren webgunea.
|
|
|
Joseba Otano
Posts: 925
|
 |
|
Re: JOKALARI BETERANOEN EUROPAKO XAKE TXAPELKETA IREKIA: VITALY TSESHKOVSKY (ERRUSIA).
Posted: 05 ago 10 21:56
|
JOKALARI BETERANOEN EUROPAKO TALDEKAKO XII. XAKE TXAPELKETA. (2010eko otsailaren 10etik 18ra jokatua).
Alemaniako Dresden hirian jokatu zen, bederatzi jardunaldiko sistema suitzarra erabilita. 78 talde aritu ziren. Lau mahaitan jokatu zen. Jokalariek 40 jokaldi egin behar izan zituzten 90 minututan. Partida bukatzeko 30 minutu gehiago izan zuten, gehi 30 segundo jokaldiko. Neurketa irabazteak 2 puntu balio zuen eta berdintzeak bat.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Russland (Errusia) – 18 puntu. 2) Schweiz (Suitza) – 14 puntu. 3) Finnland (Finlandia) – 13 puntu. 4) Deutschland (Alemania) – 13 puntu. 5) St. Petersburg (Errusia) – 13 puntu. 6) Tschechien (Txekia) – 12 puntu. 7) Hessen 1 (Alemania) – 12 puntu. 8) Wien 1 (Austria) – 12 puntu. 9) Italien (Italia) – 12 puntu. 10) Schottland 1 (Eskozia) – 12 puntu.
RUSSLAN TALDE TXAPELDUNEKO JOKALARIAK.
1) Vitaly Tseshkovsky (2.554 Fide elokoa): 9 partidatan 5’5 puntu (% 61’11). 2) Evgeny Vasiukov (2.469 Fide elokoa): 6 partidatan 5 puntu (% 83’33). 3) Nikolai Pushkov (2.468 Fide elokoa): 9 partidatan 7’5 puntu (% 83’33). 4) Alexander Petrushin (2.465 Fide elokoa): 9 partidatan 8’5 puntu (% 94’44). 5) Oleg Chernikov (2.439 Fide elokoa): 3 partidatan 2’5 puntu (% 83’33).
SCHWEIZ TALDE TXAPELDUNORDEKO JOKALARIAK.
1) Viktor Kortschnoi (2.566 Fide elokoa): 9 partidatan 6’5 puntu (% 72’22). 2) Dragomir Vucenovic (2.288 Fide elokoa): 9 partidatan 5’5 puntu (% 61’11). 3) Edwin Bhend (2.208 Fide elokoa): 8 partidatan 4’5 puntu (% 56’25). 4) Peter Hohler (2.203 Fide elokoa): 7 partidatan 3’5 puntu (% 50). 5) Hans-Joerg Hohler (2.134 Fide elokoa): 3 partidatan puntu bat (% 33’33).
FINNLAND HIRUGARREN SAILKATUTAKO TALDEKO JOKALARIAK.
1) Heikki Westerinen (2.333 Fide elokoa): 9 partidatan 6’5 puntu (% 72’22). 2) Harri Hurme (2.343 Fide elokoa): 9 partidatan 5 puntu (% 55’56). 3) Erkki Havansi (2.240 Fide elokoa): 9 partidatan 5’5 puntu (% 72’22). 4) Ilkka Saren (2.207 Fide elokoa): 9 partidatan 5’5 puntu (% 72’22).
SARIAK.
Russland lehenengoarentzat: 1.200 euro eta urrezko domina. Schweiz bigarrenarentzat: 900 euro eta zilarrezko domina. Finnland hirugarrenarentzat: 600 euro eta brontzezko domina. Deutschland laugarrenarentzat: 500 euro. St. Petersburg bosgarrenarentzat: 400 euro.
AZKENEKO TXAPELDUNAK.
2009. urtean, XI. edizioan: Russland (Errusia). 2010. urtean, XII. edizioan: Russland (Errusia).
2010-02-18.
Iturria: FIDEren webgunea.
|
|
|
Joseba Otano
Posts: 925
|
 |
|
Re: JOKALARI BETERANOEN EUROPAKO XAKE TXAPELKETA IREKIA: VITALY TSESHKOVSKY (ERRUSIA).
Posted: 12 ago 10 10:19
|
JOKALARI BETERANOEN EUROPAKO XAKE BIZKORREKO TXAPELKETA. (2010eko apirilaren 8tik 9ra jokatua).
Greziako Tesalonika hirian jokatu zen, bederatzi txandako sistema suitzarra erabilita. 32 jokalari izan ziren parte hartzaile. Parte hartzeko 2010eko urtarrilaren 1ean 60 urte eduki behar zuten gizonezkoek eta 50 emakumezkoek.
Jokalariek 25 minutu zuten partida osatzeko, gehi 10 segundo jokaldiko.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Viktor Kupreichik (Bielorrusia) (2.439 FIDE elokoa) – 7 puntu. 2) Algimantas Butnorius (Lituania) (2.437) – 6’5 puntu. 3) Vitaly Tseshkovsky (Errusia) (2.549) – 6’5 puntu. 4) Nikolai Pushkov (Errusia) (2.487) – 6’5 puntu. 5) Nikolai Mishuchkov (Errusia) (2.392) – 6 puntu. 6) Gennadij Timoscenko (Eslovakia) (2.495) – 5’5 puntu. 7) Anatoli Shvedchikov (Errusia) (2.416) – 5’5 puntu. 8) Damir Vrhovnik (Kroazia) (2.099) – 5’5 puntu. 9) Nona Gaprindashvili (Georgia) (2.360) – 5’5 puntu. 10) Viktor Turikov (Errusia) (2.329) – 5’5 puntu.
Orotara, 32 jokalari.
VIKTOR KUPREICHIK, POSIZIO AKTIBOEN ZALEA, GARAILE. 1949ko uztailaren 3an jaio zen Viktor Kupreichik bielorrusiarra. Irekiera eskoziarrean aritutako jokalaria. Posizio aktiboak, mugimenduen askatasuna eta espazioko abantailak maite dituzten jokalarien ezaugarria.
Algimantas Butnorius lituaniarra 2007an beteranoen munduko txapeldun geratu zen, Austriako Gmunden hirian. 1946ko azaroaren 20an jaio zen. Lituania ordezkatu du hainbat Olinpiadatan eta Europako Txapelketatan. Bigarren geratu zen partida bizkorretako Europako Txapelketa honetan, Kupreichikengandik puntu erdira.
Vitaly Tseshkovsky errusiarra, elo gehiago eduki arren, hirugarren izan zen. Bederatzi egun geroago ordaina eman eta Europako beterano txapeldunaren titulua bereganatu zuen, ohiko erritmoan.
SARIAK.
Viktor Kupreichik lehenengoarentzat: 500 euro eta trofeoa. Algimantas Butnorius bigarrenarentzat: 300 euro eta zilarrezko domina. Vitaly Tseshkovsky hirugarrenarentzat: 200 euro eta brontzezko domina. Nikolai Pushkov laugarrenarentzat: 150 euro. Nona Gaprindashvili lehenengo emakumearentzat: 150 euro.
2010-04-09.
Iturria: FIDE ren webgunea.
|
|
|
|
|