Foro
Este foro pretende ser un lugar de encuentro donde dialogar, discutir e informar sobre todo aquello que interesa al ajedrez navarro

Los Administradores del sitio se reservan el privilegio de eliminar a su discreción aquellos posts que insulten, denigren o no cumplan unas mínimas normas de cortesía. Clubajedrezorvina.com no se hace responsable de ninguno de los comentarios posteados.

Entrar | Logon


 Todos los Temas | Nuevo TemaVisita:  Buscar:  
 Autor  Tema: DEBAKO HIRIA XXV. XAKE TXAPELKETA: MIKEL GUREA.
Joseba Otano
Posts: 925
DEBAKO HIRIA XXV. XAKE TXAPELKETA: MIKEL GUREA.
Posted: 29 jul 10 22:29
DEBAKO HIRIA XXV. XAKE TXAPELKETA.
(2010eko uztailaren 4an jokatua).



Igandean jokatutako Torneo honetan 3 jokalariko 6 taldek parte hartu zuten, 5 minutuko partida azkarretan, bi itzuliko Liga moduan. Deban (Gipuzkoa) jokatu zen.

XIII. Euskal Zirkuiturako baliagarria izan zen Torneoa.

San Roke Xake Taldeak antolatu zuen.

AZKENEKO SAILKAPENA.

1) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 23’5 puntu.
2) Abadiño (Bizkaia) – 19’5 puntu.
3) Barakaldo (Bizkaia) – 17 puntu.
4) Azkoitia (Gipuzkoa) – 15’5 puntu.
5) San Roke (Deba, Gipuzkoa) – 11 puntu.
6) Larrasoloeta (Durango, Bizkaia) – 4’5 puntu.

EUSKAL ZIRKUITURAKO PUNTUAK.

1) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 12 puntu.
2) Abadiño (Bizkaia) – 10 puntu.
3) Azkoitia (Gipuzkoa) – 8 puntu.
4) San Roke (Deba, Gipuzkoa) – 7 puntu.
5) Larrasoloeta (Durango, Bizkaia) – 6 puntu.

URREZKO PUNTUAK MIKEL GUREARENTZAT.

Burlatako taldeak paper ona egin nahi du Euskal Zirkuituan. Horrexegatik, urrezko balioa dute Deban irabazitako 12 puntuek.

Partaidetza eskasa izan zen (6 talde).

Abadiño 4 puntura geratu zen. Talde honek hurbilago izan zuen hirugarren sailkatua, Barakaldo: 2’5 puntura.

Durangoko Larrasoloeta nabarmen geratu zen atzean eta talde antolatzailea azken aurrekoa izan zen.

TORNEO HONEN HISTORIA.

2006. urtean, XXI. edizioan: Abadiño (Bizkaia), garaile.
2007. urtean, XXII. edizioan: Arrasate (Gipuzkoa), garaile.
2008. urtean, XXIII. edizioan: Lasker (Logroño, Espainia), garaile.
2009. urtean, XXIV. edizioan: Barakaldo (Bizkaia), garaile.
2010. urtean, XXV. edizioan: Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa), garaile.

2010-07-04.

Iturria: “www.ajedrezvasco.com” webgunea.

[Replica][Citar]
Joseba Otano
Posts: 925
Re: DEBAKO HIRIA XXV. XAKE TXAPELKETA: MIKEL GUREA.
Posted: 17 ago 10 8:51
DEBAKO HIRIA XXV. XAKE TXAPELKETA.
(2010eko uztailaren 4an jokatua).

Mikel Gurea taldeko jokalariak hauexek izan ziren: Adrian Leranoz Zabalza, Aritz Mancha Otano eta Aritz Idiazabal Troyas. Mikel Razkin Fraile, ordea, Debako San Roke taldean aritu zen.

2010-07-04.

Iturria: Mikel Gurea taldearen webgunea.

[Replica][Citar]
 Página 1 de 1